Quantcast
Channel: Barakaldo Digital
Viewing all articles
Browse latest Browse all 27170

Ibarra-kaldu elkarteak euskarari buruzko hitzaldi bat egingo du ostegunean

$
0
0
Cartel de la charla sobre el euskera en Barakaldo
Oharra. Datorren asteko ostegunean, hilak 20, 20.00etan, euskarari buruzko hitzaldi bat egingo dugu Ibarra-kaldu elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, elkartearen egoitzan bertan, Beurko-Bagatzako San Jose kalean. Hitzaldian euskarak Barakaldon izan duen lekua aztertuko dugu eta izenburu gisa 'Barakaldo euskalduna: ez hain gutxi, ez hainbeste' jarri diogu. Hizlaria Ander Ros Cubas izango da: librepentsadorea eta outsiderra, euskararen historiaren eta protohistoriaren ikertzailea. Euskararen zantzurik zaharrenak onomastikan aurkitzen bide direla-eta diziplina horretan sartu zen buru-belarri orain ia 30 urte eta oraindik ez du bere burua putzu horretatik ateratzerik lortu. Onomaren teoria orokor bat ari da garatzen, eta, dena ondo bidean, berandu gabe tesi doktoralean defendatuko du. Onomastika Elkartearen sortzaileetariko bat da, baita elkarte horren idazkaria ere. Gaia Barakaldoko eta inguruko euskaldunontzat biziki interesgarria delakoan, bertara joateko animatu nahi zaituztegu, eta interesa duten zuen ezagun guztien artean emango bazenute hitzaldiaren berri, biziki eskertuko genizueke.
| sigue leyendo

Viewing all articles
Browse latest Browse all 27170

Trending Articles