• Barakaldoko artistek eta elkarteek euskarari omenaldia egingo diote Gabriel Arestiren eskutik • Barakaldo Antzokiak abenduaren 1ean, 20.00etan, 'Euskal Harria-Euskara Herria’ ikuskizuna aurkeztuko du • Ikuskizunaren aurretik bertsolariek girotutako kalejira egingo da •
Udalaren oharra. Euskara barakaldar guztion hizkuntza da, euskara dakiten eta ez dakiten barakaldarren kultura-ondarea da; beraz, zergatik ez inplikatu ahalik eta barakaldar gehien ospakizunean?, zergatik ez eman haiei protagonismo osoa? Horixe da Barakaldoko Udalak datorren abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko egin duen hausnarketa. Gero eta euskara gehiago entzuten da gure kaleetan; baina oraindik zaila da gure udalerrian euskaraz bizitzea. “Horrexegatik uste dugu guztion indarrak batu behar ditugula barakaldarrei erakusteko Barakaldon euskararen alde lan ikaragarria egiten duen jende asko, elkarte asko daudela eta beraz, Barakaldon oso harro egon gaitezkeela” adierazi du Nerea Canterok, Kultura, hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen prebentzio arloko zinegotziak.
Archivo |
> 16/11/2016. El Ayuntamiento organiza un espectáculo en el teatro para celebrar el Día del Euskera
| sigue leyendo